Lanbide garapena
Lanbide Garapeneko Ohiko Deialdia (2024 urte)
Osakidetzako profesionalentzako Lanbide Garapeneko Ohiko Deialdiaren helburua lanbide-garapeneko mailaren esleipena aitortzea da. Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 10ko 1723/2024 Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorriz.
Onartutako eta baztertutako izangaien BEHIN BETIKO ebazpena:
134/2025 EBAZPENA, otsailaren 20a, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen den lanbide-garapeneko ohiko deialdian (Osakidetzako abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutakoan) onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.
- Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 20ko 134/2025 Ebazpena
- I. Eranskina
- II. Eranskina
- Akatsen zuzenketa. 375/2025 Ebazpena, 134/2025 Ebazpenean jasotako garapen profesionaleko deialdi arruntean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendaren zuzenketak argitaratzen dituena. (BERRIA)
Ebazpen horren bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutako garapen profesionalerako deialdi arruntean izena emateko eskabideak ebazten dira, eta deialdi arruntean onartutako eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda argitaratzea agintzen da.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2025/02/24tik 2025/03/24ra bitartean, biak barne).
Aplikazio informatikorako sarbidea otsailaren 24tik aurrera egongo da eskuragarri.
Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da “Ohiko galderak ” dokumentua irakurtzea.
Onartutako eta baztertutako izangaien BEHIN-BEHINEKO ebazpena:
- Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 4ko 225/2025 Ebazpena
- I. Eranskina
- II. Eranskina
Erreklamazioa egiteko epea: otsailaren 6tik 19ra arte, biak barne, Lanbide Garapeneko aplikaziotik.
Aplikazio informatikorako sarbidea otsailaren 6tik egongo da eskuragarri.
Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da “Ohiko galderak ” dokumentua irakurtzea.
Lanbide Garapenaren aplikaziorako sarbidea
DOKUMENTU INTERESGARRIAK
HARREMANETARAKO:
https://lanbidegarapena.osakidetza.eus dagoen Aplikazio informatikoan sartzeko arazoak dituzten pertsonak harremanetan jarri ahal izango dira 945006350 - 806350 telefonoan, edo formulario honen bidez bidali kontsulta:

Azken aldaketako data: