Hipertentsio arteriala eta diabetesa

Hipertentsio arteriala eta diabetesa gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arrisku-faktoreak dira. Horrela, hipertentsioa duen pertsona batek diabetesa ere badu, areagotu egiten da miokardioko infartua, giltzurruneko gutxiegitasuna, iktusa (istripu zerebrobaskularra) eta gaixotasun baskular periferikoa (irrigaziorik eza hanketan) izateko arriskua.Edonola ere, hipertentsioaren eta diabetesaren ondorioak saihestu edo arindu behintzat egin daitezke gaixotasuna behar bezala kontrolatzea lortzen bada.

Hipertentsio arteriala duten pertsonen % 40-60k diabetesa ere badute.Hipertentsioa agertu arte igarotzen den denbora ezberdina izaten da 1. motako eta 2. motako diabetesa duten pertsonetan. 1. motako diabetesa duten pazienteen kasuan, diabetesa urte batzuetan jasan ondoren garatzen da hipertentsioa, eta normalean nefropatia diabetikoaren (giltzurrunen kaltearen) zantzua izaten da.2. motako diabetesa duten pazienteek, aldiz, hipertentsioa diabetesaren diagnostikoa egiten zaienean izan dezakete, edo baita aurretik ere, eta askotan obesitateari lotuta egon ohi da.

Hipertentsioaren Europako Elkarteak emandako azken jarraibideen arabera, diabetikoen kasuan tentsio arteriala 130-139/80-85 mmHg artean mantentzea komeni da.

Azken aldaketako data: