Diabetesa

Zer da?

Diabetes mellitusa gaixotasun kronikoa da. Bere ezaugarri nagusia da odoleko glukosa-maila (gluzemia) normala baino handiagoa dela. Ondorioz, hainbat organori kalte egiten dieten eta pertsonen bizi-kalitatea murrizten duten konplikazioak ager daitezke.

Elikagaietatik datorren glukosa organismoak behar bezala funtzionatzeko behar duen energia-iturri nagusia da. Odolean dagoen glukosa zelulen barrura igarotzeko, intsulina behar da, hots, pankreak sortutako hormona bat. Diabetesean intsulina-falta edo zelulek intsulina erabiltzeko erresistentzia izaten dute; horregatik, glukosa odolean metatzen da.


Azken aldaketako data: